Danbaka.com

Sex Pistols, Dinosaur JR eta beste Azkena Rockera
Azkena Rock jaialdiak 2008an izango duen edizioa ere disdiratsua izango dela erakutsi dute dagoeneko.

Hain zuzen ere, atzo jakinarazi zuten orain arte iragarritakoez gain, Sex Pistols, Dinosaur JR, The Lemonheads eta Boss Hoss ere arituko direla.

Jaialdia irailaren 4, 5 eta 6an egingo dute Gasteizko Mendizabala gunean, Mendizorrozaren alboan. Antolatzailea Last Tour International promotora da.

Honako taldeak izango dira egunez egun:

Irailaren 4, osteguna:
-The Lemonheads.
-Marky Ramone.
-Radio Moscow.
-Hayseed Dixie.
-The Boss Hoss.
-Yawning Man.
-Lagartija Nick.
... eta beste.

Irailaren 5, egubakoitza:
-Sex Pistols.
-Ray Davies.
-The Sonics.
-Blind Melon.
-Hanoi Rocks.
-Danko Jones.
-Blue Cheer.
-Truly.
-The Quireboys.
-Viaje a 800.
-Sorkun.
-Animal Alpha.

Irailaren 6, zapatua:
-The Jayhawks.
-Dinosaur JR.
-Blues Explosion.
-The Gutter Twins (Mark Lanegan & cía).
-Duff McKagan´s Loaded.
-John Cale & Band.
-Los Lobos.
-Donita Sparks (L7).
-Orange Goblin.
-The Royal Cream.
-Sex Museum.
-Las Culebras.

Azkena Rock 08rako talde gehiago
Orain dela gutxi iragarri genizuen Azkena Rock 08 jaialdirako taldeen izenak ezagutzera ematen hasi zirela. Talde interesgarri eta ezagun dezente aurreratu zituzten, eta guk albiste baten jaso genituen. Jakingo duzuen moduan, Azkena Rock 08 jaialdia Mendizabalan egingo dute, Gasteizen, irailaren 4an, 5ean eta 6an. Last Tour International enpresa da horren antolatzailea.

Ba dagoeneko izen gehiago eman dituzte ezagutzera. Horien artean badira sorpresak eta talde apartekoak. Hona hemen horietako batzuk: The Kinks taldeko abeslaria izandako Ray Davies, berriro elkartu den The Jayhawks taldea, glam-rockaren errege edo erregina diren Hanoi Rocks, desertuko musika egiten duen Yawning Man, Ramones taldeko biziraule Marky Ramone, hegoaldeko sustraidun rocka egiten duen Hayseed Dixie eta Granadako Lagartija Nick, besteak beste.

Azkena Rock 08ko kartela
Azkena Rock 08aren kartela ezagutzera eman dute. Last Tour International enpresak urtero antolatzen du Gasteizen, eta aurtengoa irailaren 4, 5 eta 6an egingo dute Mendizabalan.

Jaialdi hau da Euskal Herriko beteranoenetako bat Euskal Herria Zuzenean-en ostean, Bilbao BBK Live eta Kobetasoniken aurretik, jakina. Eta berau da rock-zaleen kuttunena.

Emanaldi gehienak jakitera eman dituzte dagoeneko: The Sonics kondaira-taldea, Jon Spencerren Blues Explosion, Mark Laneganen Gutter Twins, Velvet Underground-eko kide John Cale & Band, The Quireboys, Blue Cheer aitzindariak, Los Lobos, L7-ko Donita Sparks, Blind Melon, Viaje a 800, Sorkun & Vicepresidentes, Sex Museum, Duff McKagan´s Loaded eta beste.

Hiru egunetarako bonoa eskaintza-prezioan jarri dute salgai. Hala, bihartik, ekainaren 17a, uztailaren 10era bitartean erosten dutenek 50 euro ordaindu beharko dituzte. Horiek eskuratzeko hainbat aukera daude: Ticktackticket Interneteko zerbitzua, 902 15 00 25 telefono zenbakia, edota FNAC zein Carrefour merkatal gunetan.

Azkena Rock jaialdiak Gasteizen jarraituko du
2007ko Azkena Rocken edizioaren gainean zalantza handiak izan ziren kokapenaren eta etorkizunaren gainean, hain zuzen ere. Horren ondorioz, egitaraua oso berandu eman zuten jakitera.

Bada, Last Tour International enpresak jakinarazi du Gasteizko Udaletxeak, Arabako Foru Aldundiak eta Caja Vitalek jaialdiari eman beharreko dirulaguntzak handitzea onartu dutela. Hala, hiru erakundeen artean miloi erdi euro inguru batuko dituzte. Antolatzaileen esanetan, 2008ko ediziorako aurreikusitako kopuruak orain arte urtero jaso dutena hirukoiztu egingo du.

Horren harira, aditzera eman dute jaialdiak Gasteizen jarraituko duela, eta abuztu bukaera eta iraila hasiera artean ospatuko dutela.

Cynics, Mooney Suzuki eta Heavy Trash Azkena Rocken
Dagoeneko ezagutzera eman dute Azkena Rocken aurtengo behin betiko programa. Orain arte aipatutako taldeez gain, Cynics garagearen "txakur zaharrak", JSBEren Jon Spencerrek gidatutako Heavy Trash proiektu rock-and-rolleroa eta garagea eta rocka batzen dituzten Mooney Suzuki igoko dira agertokira.

Datorren astean Azkena Rock-ekin batera, bukatuko dira aurtengo udako oporrak.

DKT-MC5 eta Clawfinger Azkena Rocken
Last Tour International enpresak jakinarazi du orain arte aipatutako taldeez gain, DKT/MC5 eta Clawfinger taldeek ere joko dutela Azkena Rock jaialdian.

MC5 Detroiteko talde kondairaren hiru biziraulek [Bellrayseko Lilarekin eta Dictatorseko Manitobarekin] orain dela 3 urte esku hartu zuten jaialdi berean. Clawfinger metal talde eskandinabiarra, aldiz, ez da aspaldi gure artean egon.

Azkena Rocken lehiaketako irabazlea abuztuaren 15ean ezagutzera emango dute
Abuztuaren 31n eta irailaren 1ean Gasteizko Mendizabalan egingo dute Azkena Rock jaialdi ospetsuaren edizio berria.

Antolatzaileek edizio honetan berrikuntza moduan musika lehiaketa antolatu dute Converse zapatilla enpresarekin batera. Hala, Espainiako Estatuko musika taldeei deia egin diete, eta uztailaren 31n bukatu zen abestiak aurkezteko epea.

Lehiaketak oso harrera ona izan du, eta orain Last Tour International promotorak aukeratutako hamar talderekin, finalistekin, harremanetan jarri dira, horietako bakoitzari sei kantu eskatzeko. Ez dute jakinarazi zeintzuk diren talde horiek, baina abuztuaren 15ean aditzera emango dute talde irabazlearen izena jaialdiaren webgunean.

Aukeratutako talde horrek aurtengo jaialdian esku hartuko du, eta 300 euro emango dizkiote.

Azkena Rocken egitaraua borobiltzen hasi dira
Albiste onak ditugu rock zaleendako: Azkena Rock jaialdiaren seigarren ediziorako talde gehiago konfirmatu dituzte, eta taldeak rock-and-roll zaleendako kuttunak dira, gainera.

Aurretik ezagutzera emandako Tool, Brant Bjork & The Bros. eta Quique Gonzalezez gain, badira beste batzuk orain arteko Azkena Rock-en ildoarekin harreman handiagoa dutenak.

Garagea eta rock-and-rolla egiten duen Hoodoo Gurus talde australiarra; hard-rockari buelta erdi eman dion The Answer talde irlandarra; eta 13th Floor Elevators talde mitikoaren abeslari izandako Rocky Ericson, hain zuzen ere.

Aurten jaialdia bi egunetakoa izango da: abuztuaren 31n eta irailaren 1ean. Gasteizko Mendizabala gunean egingo dute, ohiko duten moduan.

Tool Azkena Rock 07 jaialdian
Last Tour International musika eragileak Azkena Rock 07 jaialdiaren gaineko prentsaurrekoa egin zuen maiatzaren 24an Gasteizen.

Orain arte hiru talde bakarrik eman dituzte jakitera: Tool talde handi gisa; eta horrez gain, Brant Bjork & The Bros. eta Quique Gonzalez.

Denbora gutxi barru, talde gehiago emango dituzte ezagutzera.

Abuztuaren 31n eta irailaren 1ean egingo dute jaialdia ohiko lekuan, Gasteizko Mendizabalan, hain zuzen ere.

Izen handiko Tool talde kaliforniarrak "10.000 days" diskoa aurkeztuko du Gasteizen. Hori da orain arte duten talde handi bakarra. Brant Bjork eta Quique Gonzalez, berriz, maila ertaineko taldeak dira.

Jaialdiko sarrerak ekainean jarriko dituzte salgai. Aurten ere akanpatzeko aukera izango da.

Maketa lehiaketa antolatu dute

Azkena Rocken berrikuntzetako bat da maketa lehiaketa antolatu dutela zapatilla marka baten laguntzarekin. Lehiaketaren baldintzak eskuragarri daude. Jasotako maketa guztien artean hamar talde aukeratuko dituzte, eta horietatik talde onenak Azkena Rock 07 jaialdian esku hartuko du. Horrez gain, 300 euro eta grafiteatutako zapatila parea jasoko du taldekide bakoitzak.

Bakarlari onenaren saria
Danbaka lehiaketako antolatzaileek bakarlari onenaren saria jakinarazi gura dute.

Bakarlari onenak 2007an egingo duten Azkena Rock jaialdirako bi lagunendako bonoak eta Gasteizko hotel baten hiru gauetan bi lagunendako egonaldia jasoko du.

Horrez gain, aukera izango du Euskal Herriko zenbait aretotan kontzertuak egiteko.

Urtarrilaren 12ra arte, finaleko egunera arte, itxaron beharko dugu bakarlari onena zein den jakiteko.

Azkena Rock-en oso gustoa
Aupa, lagunak!

Beste behin Gasteizeko Azkena Rock jaialdixa ikustera fan ga, eta oinguan gañea gu be taula gañian!

Jaialdixa hasteko papela guk bete geben, eguen atsaldian, 40º graduko eguzki-stonerrran azpixan. Jende asko keizpetan geldittu zan albuetatik kontzertua ikusten. Gure jarraitzaile fidelak eta beste hainbat lagun, berriz, kamisetia izerdittu ebein eszenatokixan. Guk ahal izan geben dana emun geben, a tope, betiko mouan!!!!

Bestela, ikusgarrixa izan da halako jaialdi bat barrutik ikusteko aukeria eukittia eta backstagien ibilttia. Gañea, organizaziñuak oso ondo tratau gau. Gañea Brant Bjork eta Misfits-eko Jerry Only be ezauketako aukeria euki geben!!!

Hemen dakotzue han ataratako argazki batzuk.

Stooges eta New York Dolls Azkena Rocken
Last Tour International promotorak abuztu bukaera-iraila hasieran Gasteizen antolatuko duen Azkena Rock jaialdirako beste talde batzuk ezagutzera eman ditu: Iggy & The Stooges, New York Dolls eta Jerry Onlyk gidatutako egungo Misfits hain zuzen ere.

Badirudi aurtengo edizioan ez dutela jaialdira izar berririk ekarriko, Pearl Jam ekartzeagatik nahiko ikusle izango dituztelako edo bestelakoak ekartzeko zailtasunak dituztelako. Badira kalitateko hainbat eta hainbat talde, baina ez aurreko edizioetako pareko sorpresarik, momentuz.

Orain arte konfirmatu dutenaren arabera, honako taldeek joko dute egun bakoitzean:

-Eguenean, Iggy & The Stooges, Green on Red, Young Fresh Fellows eta Sharon Stoner, besteak beste.

-Egubakoitzean, Buckcherry, New York Dolls, Redd Kross, Big Star, Gang of Four, Eagles Of Death Metal, The Bottle Rockets, Marah eta Uzzhuaia, besteak beste.

-Zapatuan, Pearl Jam, My Morning Jacket, Wolfmother, Mondo Generator, Diamond Dogs, The Nomads, Berri Txarrak, Kim Salmon and the Surrealists eta Kriston, besteak beste.

Oraindik ez dute zehaztu Misfits taldeak zer egunetan joko duen.

Sharon Stoner Bilbo Hiria Musika Lehiaketan sarituak
Danbaka Debagoieneko I. Musika Lehiaketako irabazle Sharon Stoner taldeak sari garrantzitsua jaso du Bilbo Hiria musika lehiaketa garrantzitsuan.

Euskal Herriko rock talde onenaren saria jaso dute oñatiarrek Bilbon egiten duten Europa mailako lehiaketa horretan. Horri esker, aurten Gasteizen egingo duten Azkena Rock jaialdian esku hartu ahal izango dute.

Aste bateko epean Sharon Stonerrek Danbaka lehiaketari esker grabatutako diskoa kalean izango du. Ea taldeak merezitako oihartzuna lortzen duen! Bidean doala esan dezakegu.

Azkena Rock-eko kartela ezagutzera ematen hasi dira
Bazen ordua! Azkenean hasi da Last Tour promotora 2006ko Azkena Rock jaialdian esku hartuko duten taldeak ezagutzera ematen.

Jaialdi hori abuztuaren 31n, irailaren 1ean eta 2an egingo dute Gasteizen, Mendizabalan. Aurtengoa bosgarrena da eta rock-zaleen artean nahiko sendotuta dago.

Aurretik Pearl Jam taldea etorriko zela iragarri zuten. Orain, berriz, jaialdian egongo diren 27 taldeetatik beste 11 konfirmatu dituzte. Hauek dira horietako batzuk: Big Star, Gang Of Four, Kim Salmon & The Surrealists, Young Fresh Fellows, Eagles Of Death Metal, My Morning Jacket, Wolfmother eta Berri Txarrak, besteak beste.

Antolatzaileen esanetan, epe laburrean gainontzeko taldeak ezagutzera emango dituzte.

Bestalde, dagoeneko egin dituzte jaialdiaren aurkezpen kontzertuak Madrilen eta Bartzelonan. Ian Astbury handiak gidatutako The Cult taldeak jo du horietan.