Danbaka.com

Ama Sayren itzulera
90eko hamarkadako Ama Say taldea itzuli egin da, gutxienez hiru kontzertu egiteko. Bihar, eguena, Bilboko Kafe Antzokian izango dira, Ondarruko Piztiak taldearekin batera.

Horrez gain, 2009ko urtarrilaren 3an, Tolosako Bonberenea gaztetxean izango dira; eta urtarrilaren 16an, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian.

Ama Say taldea 90eko hamarkadan jaio zen Bilboko Ezkerraldean. Euskara eta ingelesa modu axolagabean nahastuta, Pixies, Dinosaur JR eta atzerriko halako "noise" taldeen soinuak gureak egin zituzten, ukitu eta pertsonalitate berezia emanez. Hiru lan argitaratu zituzten Esan Ozenki diskoetxearekin: "Ikusi ditut umeak kalean ametsak akatzen" (93), "Noiz pop"zuzeneko CD-singela (94) eta "Say Ama" (94), hirurak indar eta irudimenez betetakoak.

Ibon Bilbaok, Karlos Alonsok, Txabi Palaciosek eta Gontzal Bilbaok 90eko hamarkada erdialdean bertan behera utzi zuten taldea. Hala ere, urte batzuetara, partaideetako batzuk Zein? taldea sortu zuten. Dagoeneko hiru disko dituzte (bi Metak-ekin eta bat autoekoiztuta), eta kontzertuak egiten jarraitzen dute.

The Dictators taldearen bisita
Zapatuan, urriaren 4an, The Dictators talde aitzindariak kontzertua egingo du Bilboko Kafe Antzokian.

Urte batzuk pasa dira punkaren aita den New Yorkeko talde hori Euskal Herrira azkeneko etorri zenetik; hain zuzen ere, azkeneko aldiz Gasteizko Azkena Rock jaialdian aritu ziren.

Andy Shernoff, Ross The Boss, Scott Kempner, Handsome Dick Manitoba eta JPk osatutako talde ikaragarri horrek 90eko hamarkada erdialdetik, agertokietara itzuli zirenetik, hainbat eta hainbat bisita egin dizkiote Espainiako Estatuari. Hala, AEBetan oso gutxi jotzen dute eta Europan ia Estatuan soilik.

Zurrumurru batzuek diote honako hau punk-rocka asmatu zuen taldearen azkeneko bisita izango dela. Hori ezin dugu ziurtatu, baina jakin badakigu "The party starts now", "Haircut and attitude", "New York, New York" eta beste klasiko askorekin gozatzeko aukera ikaragarria izango dela.

Hortaz, urriaren 1ean, Bartzelonako Apolo 2n; hilaren 2an, Alacanteko Nave 8n; hilaren 3an Madrilgo Heinekenen; eta esandako moduan, zapatuan, Bilboko Kafe Antzokian izango dira taldea ikusteko aukerak.

Bilboko sarrerak Noise On Tour promotoraren bitartez eskura daitezke.

Patti Smith punkaren poetisa Bilbora
Patti Smith estatubatuarrak kontzertua egingo du astelehenean, uztailaren 21ean, Bilboko Santana 27
aretoan. Smith punkaren poetisa moduan izendatu dute askok. 70eko
hamarkada hasieran punkari poesia eta artearen ikuspegia batu zizkion,
eta belaunaldi baten eresiak bihurtu diren kantu eta testuak idatzi
zituen.

Emakume konprometitua izan da beti, eta artearen eta gizakiaren alde egin du beti, boterearen eta ohikoaren kontra.

Joan den urtean etorri zen lehenengo aldiz Euskal Herrira, Donostiako Victoria Eugeniara
hain zuzen ere, eta bere 62 urterekin erakutsi zuen ezohiko
kontzertu-errezitaldi-ikuskizunak egiten dituela. Aho bete hortz utzi
zituen han bildutakoak: poesia, mistizismoa, kritika, rock indartsua,
garraztasuna eta beste batzeko gai izan zen ia hiru orduko emanaldian.

Orain dela gutxi, Robert Mapplethorpe
zenaren omenezko "The coral sea" diskoa argitaratu du, baina jakin
badakigu Bilboko kontzertuan bere abesti klasikoak eta iaz kaleratutako
"Twelve" bertsio-lanen piezak ere uztartuko dituela. Hala ere, Smithek
jakinarazi du errepertorioa kontzertua baino hamar minutu lehenago
erabakitzen duela.

Agertokian Lenny Kaye gitarra jotzailea eta Patti Smith eta MC5 taldeko Fred Sonic Smithen semeetako bat izango ditu Pattik bere alboan, besteak beste..

Bilbo Hiriaren lehiaketaren XX. edizioko irabazleak
Dagoeneko eman dute jakitera Bilbo Hiria
lehiaketako XX. edizioko talde irabazleak zeintzuk diren. Bilbon egiten
den lehiaketa horretan Europa guztiko taldeek esku hartzen dute, eta
hiru sail bereizten dituzte: pop-rocka, metala eta tendentzia berriak.

Pop-rock sailean honako hauek izan diren hiru onenak hurrenez hurren: Madrilgo Aaron Thomas, Mendaroko Munlet eta Pasaiako Trigger Travis.

Metalean, berriz, honako hauek, hurrenez hurren: Tenerifeko Meridian Zero, Asturiasko Sound Of Silence eta Nafarroako Dead Means Nothing.

Bukatzeko, tendentzia berrietan, Frantziako Minitel izan da irabazlea.

Kukutzaren kantua Euskal Herriko Gaztetxe Egunean aurkeztuko dute
Maiatzaren 17an, Bilboko Errekalde auzoan Euskal Herriko Gaztetxe Eguna 2008 ospatuko dute. Auzo bereko Kukutza III gaztetxeak antolatu du jai hori.

Mota askotako ekitaldiak egongo dira, eta besteak beste, Bilboko Zea Mays taldeak "Kukutza III" izeneko abestia konposatu du, Berri Txarrak taldeko Gorka Urbizuren, Ken 7 taldeko Eñaut Elorrietaren eta Amaiur taldeko Naroaren, eta Fenomenos de la Naturaleza taldeko kideen laguntzarekin.

Abesti hori jendaurrean aurkeztuko dute zapatuan Kukutzan egingo dituzten kontzertuetan. Honako taldeak arituko dira Zea Mays taldeaz gain: Pantxoa eta Peio, Sorkun & Vicepresidentes eta Bad Sound System.

The Sonics garage-punk aitzindaria Bilbora
Maiatzaren 31n AEBetako The Sonics taldeak kontzertua egingo du Bilboko Kafe Antzokian Noise On Tour Rocks jaiaren hirugarren edizioan. Jaialdi hori Noise On Tour kontzertu eragileak antolatu du, eta sarrerak 28 eurotan daude salgai.

Washingtongo talde hori kondaira da 60ko hamarkadako garage-punkaren
aitzindari delako: zakarrak, primitiboak eta basatiak, izugarrizko
eresiak idatzi zituzten, "Psycho", "The Witch", "Money (that´s what I
want)"... ezagunenen artean.

Sarrerak eskuratzeko, jo lehenbailehen Noise On Tour kontzertu eragilearengana.

Egunotan Londresen jo dute, Europara egin duten lehenengo bisitan; eta
gerora, Espainiako Estatuan bi emanaldi egingo dituzte: bata,
Bartzelonako Primavera Sound jaialdian, eta bestea, Euskal Herrian, Bilbon.

Kiss eta Judas Priest Bilbora, Kobetasonikera
Last Tour International enpresak beste jaialdi bat sortu du: Kobetasonik. Ekainaren 20an eta 21ean egingo dute Bilboko Kobetamendin, BBK Live jaialdia egiten duten gune berean.

Eta jaialdiaren aurkezpenarekin batera, Kobetasonikeko bi izarrak iragarriko dituzte, Espainiako Estatuan emanaldi bakarra egingo dutenak: Kiss eta Judas Priest.

Aipatutako bi taldeez gain, egun bakoitzean beste zazpi talde eramango dituzte, oraindik konfirmatu ez dituztenak.

Jaialdirako bonoak otsailaren 18an jarriko dituzte salgai 100 eurotan, BBK-ko bulegotan, BBKren webgunean, Ticktackticket zerbitzuan edota 944310310 telefonoan.

Ruper Ordorikak zuzenekoa kaleratuko du
Ruper Ordorikak apirila erdialdean disko eta DVD berria, biak, izango ditu kalean. Honako hau zuzenekoa izango da, 2006ko azaroaren 26an eta 27an Bilboko Kafe Antzokian grabatutakoa.

Mugalariak taldearekin batera errepertorio sendo eta historikoa eskaini zuen Bilboko areto txukunean 2006an; eta horren ostean Memoriaren mapan diskoa kaleratu eta horren biran sartu zen oñatiarra buru-belarri, Jon Piris kontrabaxu jotzailearekin batera.

Orain, aldiz, disko eta DVDa kaleratzeaz gain, Mugalariak taldearekin martxoan itzuliko da errepidera. Lan hauek Elkar argitaletxeak kaleratuko ditu.

Atom Rhumbak atsedena hartuko du hilaren 29tik aurrera
Hilaren 29an Atom Rhumba talde bizkaitarrak "Amateur universes" diskoaren aurkezpen birako azken kontzertua egingo du Bilboko Kafe Antzokian.

Taldeko kideek jakinarazi dute atseden bat hartzeko asmoa dutela. Bilboko kontzertuan euren betiko abestiak joko dituzte, eta gainera haize hirukote batek lagunduko ditu.

Bilbo Hiria lehiaketaren XX. edizioa
Zabalik dago Bilbo Hiria Musika Lehiaketan esku hartzeko epea. Hain zuzen ere, abenduaren 31 izango da horretarako azkeneko eguna.

Interesatuek hiru abesti propio mp3 formatuan, taldearen argazki bat eta taldearen beraren biografia aurkeztu beharko dituzte, harremanetan jartzeko helbide eta telefono zenbaki batekin batera. Hori guztia Bilboko Bilborock aretora bidali beharko dute.

Lehiaketan hiru sail daude: Pop-rocka, Metala eta Joera berriak. Lan guztiak entzun ondoren, epaimahaiak 48 talde aukeratuko ditu zuzenean aritzeko.

Esku hartzeko baldintzak honako hauek dira: Europako edozein musika taldek parte hartu ahal izango du, baldin eta eskainiko dituzten abestien sortzaileak badira; asko jota disko bakarra kaleratuta badute; eta aurreko edizioetan lehenengo ezta bigarren sariak jaso ez badituzte.

Bilbo Hiria lehiaketa Espainiako Estatuan erreferente da aspalditik, baina azken aldian Europa mailan ere beste horrenbeste lortu du.

Sariak ere oso garrantzitsuak dira: 32.000 euro dirutan, bi diskoen grabatzea, musika tresnak eta jaialdi garrantzitsuetan esku hartu ahal izateko aukera, hain zuzen ere.

Ruper Ordorikaren zuzeneko diskoa otsailean
Ruper Ordorikak jakinarazi digu otsailean kaleratuko duela iaz Bilboko Kafe Antzokian Mugalaris taldearekin zuzenean grabatutako diskoa. Elkar diskoetxeak argitaratuko du lan hori.

Bestalde, jakin badakigu Jon Pirisekin batera hasi zuen etapa bukatzera doala. Hain zuzen ere, azaroaren 25ean Elgetako Espaloia Kafe Antzokian egingo dute kontzertua; eta abenduaren 2an Donostiako Victoria Eugenian izango dira. Baliteke, Pirisekin batera beste emanaldiren bat egitea, baina azkenekoak dira.

Horrez gain, behin zuzeneko diskoa kaleratu ostean Mugalaris taldearekin zuzenekoak egiteari ekingo dio Ordorikak.

Une honetan Pragan dago kontzerturen batzuk ematen.

Arrakasta izugarria Bilbao Live Festival jaialdiak
Last Tour International enpresak jakinarazi du Bilbao Live Festivalen bigarren edizioak izugarrizko arrakasta izan duela. Hala, eman duten datuen arabera guztira 94.712 lagun izan dira Bilboko Kobetamendi gunean egin dituzten emanaldietan.

Kontzertuetara jende gehien joan den eguna joan den egubakoitza izan zen, Metallica talde handitzat zuena. Egun horretan ia 40.000 lagun izan ziren kontzertuak ikusten.

Bestalde, antolatzaileek, Last Tour Internationaleko kideek, aurreratu dute 2008ko Bilbao Live Festivalen edizioa uztailaren 11n, 12an eta 13an egingo dutela. Horren helburua da jende gehiagok joateko aukera izatea, antolatzaileen esanetan.

Des-Kontrolei jotzea oztopatu zioten Bilbon
Joan den zapatuan, ekainaren 2an, Etsaiak eta Des-Kontrol taldeek kontzertua egin behar zuten Bilboko Kukutza gaztetxean. Egun berean, Sare Antifaxista izeneko talde batek kontzertuaren antolatzaileei, Kukutza gaztetxeari eta Hau Pittu Hau konpartsari, esan zien euren ustetan Des-Kontrol taldea faxista dela, eta mehatxatu zituzten esanaz arrasatearrek joz gero kontzertua boikoteatu egingo zutela.

Des-Kontrolek Arrasaten, Bilbora joan aurretik, izan zuen horren berri, eta egoera ikusita, ez joatea erabaki zuen.

Orain dela hilabete batzuk ere Bilboko talde horrek Euskal Herriko musika talde batzuen kontrako kanpaina egin zuen, argudio eskasak erabilita, talde horiek faxistak direla esanez. Orduan Des-Kontrol taldeak komunikatu bat argitara eman zuen, eta Holidays In Bardulia jaialdi baten aurkezpenean ere horren berri eman zuten.

The Dubliners Bilbo Hiriaren urteurreneko jaian
Gaur, maiatzaren 23a, The Dubliners talde irlandarrak kontzertua egingo du Bilboko Kafe Antzokian. The Dubliners da Irlandako musika tradizionalak eman duen talde garrantzitsuena, eta 45 urte darama agertoki gainean.

Talde garrantzitsu hori Bilbora ekartzen arrazoia izango da Kafe Antzokiko Bilbo Hiria Irratiak 10. urteurrena ospatuko duela.

Zer esanik ez, The Dubliners taldeak Euskal Herriarekiko lotura handia izan duela beti, eta pozik datozela urteurreneko jai berezi horretara.

Suicidal Tendencies bueltan dator
Bagenekien AEBetako Suicidal Tendencies bueltan zegoela. Hainbat kontzertutarako elkartu eta Hegoamerikan ere hainbat emanaldi egin ondoren, Europatik barrena bira labur bat egitea erabaki dute. Hala, maiatza bukaeratik ekaina bukaerara kontinente zaharrera etorriko dira.

Suicidal Tendencies chicano-en taldeak hardcorean iraultza piztu zuen, eta metala eta beste doinu batzuk batuz, crossover-a lantzen lehenetarikoa izan zen. Horrez gain, skate eta patineteen erabilera asko zabaldu zuen batez ere hardcore-zaleen artean. Bere diskografian "Join the army", "Lights, camera... revolution!", "The art of rebellion" eta hainbat disko-harribitxi daude.

Espainiako Estatuan Bilbon, Lorcan eta Bartzelonan arituko dira. Bilboko hitzordua ekainaren 1ean izango da, eta luxuzko gonbidatuak izango dituzte.

Hain zuzen ere, The Accused, Kanadako hardcorearen aitzindari Dayglo Abortions, Ill Niño metal tribaleroak eta Golers izango dira agertoki berean.

Suicidal Tendencies hainbeste urteren ostean berriro ikusteko aukera izateaz gain, kontzertu borobila osatu dute antolatzaileek.

Noise On Tourren bigarren jaia egingo dute Bilbon
Noise On Tour kontzertuen sustapen enpresak bigarren jaia egingo du maiatzean Bilboko Kafe Antzokian.

Maiatzaren 16an Steve Albiniren Shellac talde mitikoa arituko da Bilboko antzokian.

Horrez gain, maiatzaren 18an hiru talde igoko dira Antzokiko agertokira: The Soundtrack Of Our Lives Eskandinabiako talde esanguratsua, AEBetako punk-hardcore belaunaldiko Angry Samoans eta Australiako egungo talde garratzenetakoa den The Drones borobila, hain zuzen ere.

Horren aurretik, baina, apirilaren 13an aurkezpen jaia egingo dute antzoki berean. Australiako The Scientist piztiak, Finlandiako Flaming Sideburns rockeroak eta Tokyo Dragons taldeekin.

Sarrerak salgai daude dagoeneko.

DKT/MC5 Euskal Herrira datoz berriro
Rock-and-rollaren esentzia den MC5 taldeko hiru lagunak Espainiako Estatuan bira egiten dabiltza egunotan. Euskal Herrian emanaldi bakarra egingo dute abenduaren 2an, Bilboko Santa Ana aretoan.

MC5 Detroiten (AEBak) sortu zen 60ko hamarkadan. 70eko hamarkada hasieran taldea bertan behera utzi zuten, eta orain dela bizpahiru urte arte ez dira eszenatokietara bueltatu. Bidean Rob Tyner abeslaria eta Fred Sonic Smith gitarra jotzailea hil dira.

Gaur egungo DKT (Davis, Kramer eta Thompson) edo MC5 taldearen formazioa honako hau da: Michael Davis, Dennis Thompson eta Wayne Kramer bizirauleak. Horiekin batera, Espainiako Estatuan egiten dabiltzan biran luxuzko lagunak izango dituzte:
Bellrays taldeko Lisa Kekaula, Dictators taldeko

Handsome Dick Manitoba eta The Sisters Of Mercy taldeko

Adam Pearson.

Bilboko emanaldia 20:30ean hasiko da, eta DKT/MC5rekin batera, beste bi talde arituko dira: Donostiako Señor No eta AEBetako Muck & The Mires.

Ruper Ordorika Mugalaris taldearekin arituko da azkenekoz
Urriaren 26an eta 27an Ruper Ordorika Bilboko Kafe Antzokian zuzenean arituko da Mugalaris taldearekin batera. Bi kontzertu horiek grabatu egingo dituzte, eta Ordorikak jakinarazitakoaren arabera Mugalarisekin egingo dituen azkenak dira.

Mugalaris taldea Nando de la Casak, Alberto de la Casak eta Dani Perezek osatu dute batez ere.

Bestalde, udan Ruper grabazio estudioan murgilduta egon da kantu berriez osatutako disko bat grabatzen. Elkarrek argitaratuko du Durangoko Azokarako.

Aurkeztu dugu diskoa Bilbon
Gaur, uztailak 6, aurkeztu dugu 3 mila bira diskoa Bilboko Kafe Antzokian. Horren gaineko albistea duzue albisteak atalean. Bideoa ere egin digute gure lagun Josu Txintxurreta Txin-ek eta Amagoia Lasagabasterrek.
<object width="425" height="350"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/1zo9QGhOGz0"></param><embed src="http://www.youtube.com/v/1zo9QGhOGz0" type="application/x-shockwave-flash" width="425" height="350"></embed></object>

Bilbao Live jaialdira bestelako taldeak batu dira
Uztailaren 13an, 14an eta 15ean Kobetamendin (Bilbo) egingo duten Bilbao Live jaialdirako bestelako taldeak iragarri dituzte.

Aurretik iragarri genizuen taldeez gain, Ian Astburyk gidatutako The Cult, Tequila eta Los Rodriguez taldeetako arima izan ziren Andres Calamaro eta Ariel Rot argentinarrak eta Blue Oyster Cult talde mitikoa arituko dira Gasteizko Last Tour International promotorak antolatu duen jaialdi berri horretan.

Aurretik jaialdiak ezaugarri pop-rockero eta elektronikoagoak zituen arren, Last Tour Internationalek rockzaleak erakartzeko ahaleginak egin ditu, aipatutako aldaketa eta berrikuntzek agerian utzi duten moduan.

Bilbao Live jaialdirako taldeak zehazten hasi dira
Dagoeneko hasi dira Bilbao Live jaialdirako musika taldeak zehazten.
Besteak beste, Placebo, Guns´N´Roses, Ben Harper, Pretenders, Ojos de Brujo taldeek
joko dute. Guztira, 40 bat talde izango dira.

Denbora luzea egin dute Last Tour promotorakoek jaialdia iragarri
zutenetik musika talde batzuen parte-hartzea publiko egin arte.

Bilbao Live uztailaren 13an, 14an eta 15ean egingo dute Bilboko
Kobetamendin (Basurto auzoaren gainean). Kontzertuen guneak 70.000
metro koadro izango ditu, eta kanpatzeko guneak, berriz, 40.000 metro
koadro. Antolatzaileen esanetan, jaialdiak 4 milioi euroko aurrekontua
dauka.

Last Tourrek maiatzaren 16an salgai jarriko ditu 2.000 bono 3
egunetarako, salneurri merkeagoan. Horiek eskuragarri daude
Ticktackticket zerbitzuan edo honako telefono zenbakian: 902 15 00 25.
Horren ostean, bonoak eta egun bakoitzeko sarrerak garestitxoago eskainiko dituzte.

Last Tour promotorak beste jaialdi garrantzitsu batzuk antolatzen ditu Espainiako Estatuan. Horien artean, Gasteizko Azkena Rock rock-zalea.