Danbaka.com

Ekon talde arrasatearra berriro taula gainean
Gaur, urtarrilak 8, egin dute aurkezpena Bilboko
Kafe Antzokian eta biraren nondik norakoak ere azaldu dituzte.
Berrikuntzekin datoz, gainera. Zirikatzen Jarraituz Tour izena eman
diote itzulerako bira honi.

Abeslari berria

2003an taldea utzi zuten kideak bueltatuko dira atzera, Ines eta
Naiara abeslariak kenduta. Hala ere, neska abeslari berri bat izango
dute: Neubat taldeko Libe.

Itzulera honetan izango dira, beraz: Juan Sangre (ahotsa), Ioni (2.
ahotsa), Libe (2. ahotsa), Yago (gitarra), Xabi (gitarra), Iñigo
(baxua) eta Heloy (bateria).

Lehen kontzertua

Birako lehen kontzertua maiatzaren 14an, eguena, egingo dute Bilboko
Kafe Antzokian. Gainerako kontzertuen datak sortu duten Myspaceko
orrian emango dituzte: www.myspace.com/ekonetnies

Lehengo abestiak

Yago Ekoneko kidea elkarrizketatu dute Arrasate Irratian, bertan
esan duenez, lehengo Ekonen abestiak joko dituzte kontzertuetan eta ez
daukate disko berririk egiteko asmorik.

Itzuleraren zergatiaz galdetuta, Yagok esan du taldea laga zutenetik
beti izan dutela horrelako bira bat egiteko gogoa eta orain zela unerik
egokiena.

Elkarrizketa

Yago taldekideari Arrasate Irratian egindako elkarrizketa entzuteko aukera duzue hemen:

<object data="http://flash-mp3-player.net/medias/player_mp3_maxi.swf" type="application/x-shockwave-flash" height="20" width="200">
<param name="movie" value="http://flash-mp3-player.net/medias/player_mp3_maxi.swf">
<param name="bgcolor" value="#ffffff">
<param name="FlashVars" value="mp3=http://www.biltegia.net/arrasateirratia/albistegia/20090108ekon-berriz.mp3&showstop=1&showvolume=1">
</object>

MP3 Player

Bira aurkezteko egin duten bideoa

<object height="344" width="425"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/Tb3YW9WlgtA&color1=0xb1b1b1&color2=0xcfcfcf&hl=es&feature=player_embedded&fs=1"><param name="allowFullScreen" value="true"><embed src="http://www.youtube.com/v/Tb3YW9WlgtA&color1=0xb1b1b1&color2=0xcfcfcf&hl=es&feature=player_embedded&fs=1" type="application/x-shockwave-flash" allowfullscreen="true" height="344" width="425"></object>

Taldearen  biografia

Ekonen ibilbidea 1994an hasi zen. Orduan, Juan Sangre bateriak eta
Xabi gitarrak, Arrasateko beste bi musikarirekin batera gerora Ekon
izena jarriko zioten proiektua prestatzen hasi ziren. Sasoi hartan
oraindik ezezagunak ziren, Undrop taldekoek utzitako 8 pistako mahai
batekin euren kantu instrumentalez osatutako demoa grabatu zuten.

Kantuak lantzen jarraitu zuten eta urte eta erdi geroago Amatxon
heavy taldeko Yagok gitarra jotzaileetako bat ordezkatu zuen. Gerora,
Iskanbila eta Mad Shadows taldeetako kide Iban abesten hasi zen eta
indar eta gogo handiagoarekin entseatzen jarraitu zuten denek.

Formazio
horrekin Arrasateko Shot! grabazio estudiora sartu ziren eta egun
bakarreko saio bukaezinean lau kantu grabatu zituzten, lehiaketa batera
bidaltzeko.

1996an Heriotza taldean luzaroan aritutako Iñigok
baxua hartu zuen. Jarraian kontzertuak ematen eta abesti gehiago
konposatzen hasi ziren. Horrez gain, modu egokian eta denbora
gehiagorekin kantuak grabatzea erabaki zuten. Prestatutako bost kantuak
hainbat diskoetxeetara eta Bilbo Hiria Lehiaketara bidali zituzten; eta
azken honetan klasifikatzea lortu zuten gainera.

Maketak oso
harrera ona izan zuen eta hainbat diskoetxek taldearenganako interesa
erakutsi zuen. Oihuka eta Mil A Gritos lehian ibili ziren, baina
azkenean Gasteizko diskoetxeak taldea fitxatu zuen. Hala, urria eta
azaroa artean estraineko diskoa grabatu zuten. Zurrunbilo kaotikoa Carlos Creator eta taldeko kideen artean ekoiztu zuten;
Eta
kolaborazioei dagokionez Kashbad taldeko Sorkunen parte-hartzea
nabarmendu behar da. Lanak oso harrera ona izan zuen; eta sasoi berean
Ekon Valencia Soná lehiaketa ospetsuan sailkatu zen.

Zurrunbilo kaotikoaren
aurkezpen birak urte eta erdi iraun zuen, eta Euskal Herriko bazter ia
guztiak bisitatzeaz gain, Estatutik barrena ere ibili ziren. Taldearen
zuzeneko bortitzak eta eszenaratze berritzaile eta biziak, piroteknia,
DJak, graffitia eta beste batzen zituen. Jende asko zur eta lur utzi
zituen eta jarraitzaile multzo handia lortu zuten Ekonek.

1998
bukaeran errepidea albo batera utzi zuten kantu berriak prestatzeko;
eta 1999ko urria eta azaroa bitartean lan berria grabatu zuten. Milurte
berriari aurre egiteko Etnia 2000 diskoak taldearen soinuari
buelta erdi eman zion. Sociedad Alkoholika taldeko Jimmyk ekoiztuta,
lan honetan ordura arte zuzenean bakarrik aritutako Ines, Naiara eta
Ionik esku hartu zuten ahotsen protagonismoa areagotuz.

Beste
aurkezpen bira bat abiarazi zuten, aurrekoa baino motzagoa, eta berau
bukatu ahala Ibanen baja iragarri zuten, taldea eta lana bateratzea
ezinezkoa egin zitzaiolako. Hainbat aukera aztertu ostean, Juan Sangre
ahots nagusia bilakatu zen eta Fly Shit taldeko Heloyk ordezkatu zuen
makilekin.

Hainbat kontzertu egin zituzten osaketa berria sendotzeko eta hirugarren diskoa grabatzera sartu ziren. Salatzen dut
ere Jimmyk ekoiztu zuen eta 2002an kaleratu zuten. Lan hau, irmoagoa
eta melodikoagoa da, oso kritika onak jaso zituen; eta urte eta erdiz
bira egitera bultzatu zituen, taldekideen bestelako proiektuen eraginez
Ekon lozorroan sartzea erabaki zuten arte. Hala, 2003ko urrian orain
arteko azkeneko emanaldia egin zuten Arrasateko gaztetxean.

Hellacopters taldearen agurra
Eskandinabiako Hellacopters taldeko kideek jakinarazi dute taldea bertan behera utzi behar dutela. Horren aurretik, baina, apirilean "Head Off" euren estudioko zazpigarren diskoa kaleratuko dute.

Taldea bertan behera uzteko arrazoiak pertsonalak direla azaldu dute, eta oso pozik eta harro daudela 13 urte pasatxo hauetan egindakoaz eta alboan izan duten jende guztiaz.

Diskoa Psychout Records diskoetxeak kaleratuko du; eta 2008an Europan barrena bira egingo dutela iragarri dute, agurreko bira.

Roy Loney eta Señor Nok diskoa grabatu eta bira egingo dute
Flaming Groovies taldeko abeslari Roy Loney Euskal Herrira helduko da egubakoitzean, hilaren12an, Señor No taldekoekin bat egitera.

Lehenik eta behin, Euskal Herrian eta Espainian egin behar dituzten emanaldiak prestatuko dituzte. Hain zuzen ere, hilaren 18an, Madrilgo La Boiten izango dira; 19an, Burgosko Estudio 27n; 20ean, Vigoko La Fabrica de Chocolaten; eta 21ean, Leongo El gran cafén.

Horren ostean, azaroan grabatuko duten disko luzerako kantuak prestatzen hasiko dira. Dagoeneko Loneyk 15 bat kantu akustiko bidali dizkie donostiarrei, horiek abiapuntu hartzeko.

Eta jarraian Euskal Herriko bi emanaldiak egingo dituzte: hilaren 26an, Irungo Tunk! aretoan; eta hilaren 27an, Arrasateko 3.60 aretoan Petti eta On Benito taldeekin batera.

Hala, urriaren 29an Garate estudioetan sartuko dira Haritz Harreguy soinu teknikariarekin batera. Disko horren ekoizpenaren ardura Roy Loneyk hartuko du.

Diskoa Bloody Hotsak zigiluak kaleratuko du, hau da, Gaztelupeko Hotsak eta Bloody Mary disko dendak sortutako diskoetxeak. Horren harira, uda aurretik Roy Loneyk eta Señor Nok kaleratutako "Bottle of wine" EPa agortuta dago, baina jakinarazi digute aurki berrargitaratuko dutela.

Roy Loney gure artean izatea beti da albiste garrantzitsua. Horregatik Bloody Hotsak-ek Errioxako ardo botilak jarri ditu eskuragarri Roy Loney & Señor No etiketarekin. On egin!!

'Infernuko ateetan tour' kontzertu bira aurkeztu du Latzenek
Joan den astean iragarri genizuen moduan, Oñatiko Latzen taldeak kontzertu bira aurkeztu zuen martitzenean, urriak 2, Donostiako FNACen. Infernuko ateetan tour izena jarri diote kontzertu birari eta tour hori amaitutakoan zuzeneko CD/DVD argitaratuko dute.

Taldekideen esanetan "ikasgai pendiente bat balitz hartu dugu itzulera hau, bai publikoari baita taldeari berari zor genion zerbait bezalaxe. Mimo eta maitasun osoa jarri zaio proiektuari beronen azken xehetasuna ere muturreraino zainduz".

Hainbat urtetan ideia buruan bueltaka izan ondoren, iazko urtearen erdialdera proiektuari aurre egiteko momentua iritsi zela erabaki zuten. Une horretatik, Latzen Txintxarri Management-eko lan taldearekin harremanetan jarri eta proiektu hau diseinatu dute.

GOITBn egindako elkarrizketa

Iker Martinez de Zuazo Latzeneko kidea GOITBko platoan.
<embed type="application/x-shockwave-flash" src="http://video.google.com/googleplayer.swf?docId=434538276602240406&hl=en">

Des-Kontrol taldeari elkarrizketa egin diogu AEBetatik bueltan
Des-Kontrol talde arrasatearrak AEBetatik barrena bira egin du Aste Santuko egunetan. New Yorken,  Bostonen,  Kalifornian eta beste hainbat  lekutan egin dituzte emanaldiak.

Astelehenean,  hegazkinetik jaitsi eta gutxira, taldeko Oier  "Magu" eta Aritz Arrasate Irratiko "Igo autobusera" saioan izan ziren Aitziber Aranburuzabalarekin berbetan.

Hemen jaso dugu elkarrizketa, entzun dezazuen.
<object classid="clsid:d27cdb6e-ae6d-11cf-96b8-444553540000" codebase="http://fpdownload.macromedia.com/pub/shockwave/cabs/flash/swflash.cab#version=8,0,0,0" width="320" height="85">
<param name="allowScriptAccess" value="sameDomain" />
<param name="movie" value="http://www.biltegia.net/mp3player.swf?url=http://www.biltegia.net/mp3/albisteak/des-kontrol.mp3" /><param name="quality" value="best" />
<param name="bgcolor" value="#ffffff" /><embed src="http://www.biltegia.net/mp3player.swf?url=http://www.biltegia.net/mp3/albisteak/des-kontrol.mp3" quality="best" bgcolor="#ffffff" width="320" height="85" name="player2" align="middle" allowscriptaccess="sameDomain" type="application/x-shockwave-flash" pluginspage="http://www.macromedia.com/go/getflashplayer" />
</object>

Des-Kontrol taldea AEBetara doa eta aurretik bi kantu grabatu ditu
Arrasateko Des-Kontrol punk-Oi! taldea sasoian dago aspaldi honetan. Orain dela gutxi AEBetako Templecombe diskoetxeak kaleratu duen "Antidisco league vol.I" nazioarteko bilduman "Des-kontrol" kantua sartu dute. Eurak izan dira Espainiako Estatuko talde bakarra, eta eurei esker euskara ere presente dago bilduman; gaztelerako kanturik, ordea. ez dago.

Bestalde, Arrasateko musikariek AEBetan bira egingo dute martxoaren 30etik apirilaren 15era bitartean: New Yorken, Santa Cruzen, Monterreyn, San Frantziskon, Sakramenton, Watsonvillen eta beste hiri batzuetan joko dute.

Honako hau AEBetatik barrena egiten duten bigarren bira da, eta aurrekoan oso harrera ona izan zuten.

AEBetara joan aurretik, egunotan taldeko lagunek Elkar grabazio estudioan lau kantu grabatu dituzte: euskara eta ingelesa erabili dituzte. Oraindik ez dituzte kaleratuko.

The Police taldea berriro elkartuko da
The Police talde ezaguneko kideak elkartu eta munduan zehar bira egiteko asmoa dutela jakinarazi dute. Euren asmoa da 30 bat kontzertu inguru ematea.

Lehenengo emanaldia Vancouverren (Kanada) egingo dute, maiatzaren 28an. Kanadan eta AEBetan aritu ondoren, Europara jotzeko asmoa dute. Oraindik ez dute zehaztu Espainiako Estatuan emanaldiren bat egingo duten. Frantzian, ordea, seguruenik bai.

The Police 1977an sortu zuten hiru lagunek: Sting, Andy Summers eta Stewart Copeland. Arrakasta handiko abesti eta diskoak grabatu zituzten, baina 1986an taldea bertan behera utzi zuten. Ordutik birritan bakarrik elkartu dira: 2003an Rock Hall Of Fame delakoan saritu zituztenean; eta aurtengo otsailean ospatutako Grammy sarien 49. edizioan.

Sarrerak eskuratzeko edo horren gaineko informazioa jasotzeko webgune batzuk abian jarri dituzte.