Danbaka.com

Brutal Melody taldea itzuli da
Arrasateko Brutal Melody taldea agertoki gainera itzuliko da hilabete honen bukaeran; hortaz aspaldiko zurrumurrua konfirmatu egin dute euren myspacean: uztailaren 25ean kontzertua egingo dute Arrasateko 3.60 aretoan Anger taldearekin batera.

Brutal Melody taldeak thrash, death eta metalaren arteko nahasketa bat egiten zuen, eta 1994tik 1999ra bitartean kontzertu asko egin zituen. Orduan honako lagunek osatzen zuten taldea: Aner, Txemi, Pako, Juanra eta J.Odolak.

1996an "Mundu faltsua" izeneko maketa argitaratu zuten; eta 1998an, "20 minututako biolentzia" mini-CDa DDT argitaletxearekin elkarlanean.

Are gehiago, 1999an Bilbo Hiria musika lehiaketa ospetsuko irabazleak izan ziren, baina sari moduan zuten diskoa ez zuten grabatu, eta taldea bertan behera utzi zuten.

Gaur egun taldea honako lagunek osatzen dute: Aner, Otuto (Numen), Pako, Jimmy (Soziedad Alkoholika) eta J.Odola.

Governors estudioan diskoa grabatzen
Juan Sangre arrasatearrak gidatutako Governors taldea grabazio estudioan sartu da astean. Sangre goitizena duen musikaria aurretik Brutal Melody, Ekon eta Fjord taldeen sortzailea izan zen.

Hamar egun egingo dituzte Garate grabazio estudioan. Haritz Harreguy izango da soinu teknikaria, eta Soziedad Alkoholika taldeko Jimmyk egingo ditu ekoizpen lanak. Horren ostean, grabazioa Elkar estudiora eramango dute, Cesar Ibarretxek eta Jimmyk nahasketak egin ditzaten.

Governors taldea Juanek (ahotsa), Anger taldeko Beñatek (baxua), Fly Shit taldeko Heloyek (bateria) eta Algortako Aitorrek (gitarra) osatzen dute.

Juanek jakinarazi digu 11 abesti grabatuko dituztela, guztiak euskaraz; eta Governors Fjord taldearen jarraipena dela. "Esaterako, kantuetako batzuk Fjord taldearen bigarren diskorako idatzita neuzkan, eta orain garatu egin ditut".
Diskoa irailean kaleratuko dute, baina horren aurretik uztailaren 11n Iruñean arituko dira; eta 13an Oñatiko Triana jaietan.

Governors taldearen estreinaldia
J.Odolak, Brutal Melody, Ekon eta Fjord taldeak gidatu zituen Juan arrasatearrak, proiektu berria dauka esku artean. Governors izena du talde berriak eta otsailaren 9an egingo du aurkezpen ofiziala Arrasateko 3.60 aretoan, 23:00etan.

Juanek abestu egiten du, eta alboan Algortako Aitor gitarra jotzailea, eta Heloy bateria jotzailea (Ekon eta Brutal Melodyn ibilia, eta gaur egun Fly Shit taldean) izango ditu. Une honetan  baxu jotzaile bila dabiltza, baina bitartean Radio Wings taldeko Borjak zuzenekoetan lagunduko ditu.

Durangoko Azokarako diskoa kaleratuko dutela jakinarazi dute, baina oraindik ez dira estudioan grabatzera sartu.

Juanek azaldu digu Governors Fjorden sasoian entzuten zuen musikaren jarraipen naturala dela. "Mugarik gabeko rocka" moduan definitu du egiten duena: "punk-rocka badu tartean eta beste gauza asko, baina ez da metalera heltzen".