Danbaka.com

Txapa Irratiaren aldeko kontzertu erraldoia eta diskoa
Bergarako Txapa irratian diru premia dute. Makro-kontzertu bat antolatzeko erabakia hartu dute eta Bergarako musikari guztiei luzatu diete gonbitea. Uztaileko lehenengo aste bukaeran egingo dute eta grabatutako materialarekin CD bat kaleratuko dute. Lehenengo bilera maiatzaren 17an egingo dute Txapa Irratian bertan.

Bergaran 20-30 bat talde daudela kalkulatzen dute Txapa Irratian. CD bat kaleratu nahi dute. Gaztetxean izango da makro-kontzertua uztailaren 4an eta 5ean eta bertan egingo dituzte grabazio lanak. "Grabazioa bi modutan egingo dugu", adierazi du Txapa irratiko Iñigo Herrerosek. "LR hartu eta zuzenian grabatuko dugu alde batetik. Zerbait txarto ateraz gero multipista batean ere jasoko dugu gero nahasketa egin ahal izateko".

CDa abendurako kalean egotea aurrikusten dute. Bertan, talde bakoitzeko kantu bana jasoko dute. CDarekin batera Bergarako taldeen gaineko fanzina ateratzeko asmoa ere badute. Guztia ondo antolatzeko maiatzaren 17an egingo dute Bergarako taldeekin lehenengo batzarra.

Duela bostpasei urte 'Isiltasuna apurtzen' izeneko bilduma kaleratu zuten Bergarako taldeekin. Gaztetxea estudio bilakatu zuten orduan. Oraingoan, zuzeneko grabazioak egingo dituzte.
Txapa irratiaren diru premiari irtenbide bat emateko antolatu dute makro-kontzertua. Hamar irratsaio ekoizten dituzte bertan eta 24 orduko programazioa osatzeko Arrosako beste 10 irratsaio jasotzen dituzte. Kasu honetan, deialdia Bergarako talde guztiendako da.

Diskua kalian
Ze xauk, peña!

"Eter del demonio" diskua kalean daku. DJ Kirrinekin grabau du eta punk-rocka da, klaro.

9 abesti dako: 5 euskaraz eta 4 erderaz. Laister salduko du gure kontzertuetan eta tabernetan.

Entzun diskoko kantu bat
Badakigu, zuetako asko kantu barrixak entzuteko desietan zauzela.

Hemen esegi dogu diskuai izena emungo dotzan Zilegi al da? kantue.

Aber gustetan jatzuen...
<object classid="clsid:d27cdb6e-ae6d-11cf-96b8-444553540000" codebase="http://fpdownload.macromedia.com/pub/shockwave/cabs/flash/swflash.cab#version=8,0,0,0" width="320" height="85">
<param name="allowScriptAccess" value="sameDomain" />
<param name="movie" value="http://www.biltegia.net/mp3player.swf?url=http://www.biltegia.net/mp3/enboskada/zilegi-al-da.mp3" /><param name="quality" value="best" />
<param name="bgcolor" value="#ffffff" /><embed src="http://www.biltegia.net/mp3player.swf?url=http://www.biltegia.net/mp3/enboskada/zilegi-al-da.mp3" quality="best" bgcolor="#ffffff" width="320" height="85" name="player2" align="middle" allowscriptaccess="sameDomain" type="application/x-shockwave-flash" pluginspage="http://www.macromedia.com/go/getflashplayer" />
</object>

Diskoa fabrikan
Aupa txatarreros

diskoa fabrikan dago. Azken guda izena dauko eta Gaztelupeko Hotsak disketxeakin atarako dugu.

Azala bezain gogorra da barrukoa.

Roy Loney eta Señor Nok diskoa grabatu eta bira egingo dute
Flaming Groovies taldeko abeslari Roy Loney Euskal Herrira helduko da egubakoitzean, hilaren12an, Señor No taldekoekin bat egitera.

Lehenik eta behin, Euskal Herrian eta Espainian egin behar dituzten emanaldiak prestatuko dituzte. Hain zuzen ere, hilaren 18an, Madrilgo La Boiten izango dira; 19an, Burgosko Estudio 27n; 20ean, Vigoko La Fabrica de Chocolaten; eta 21ean, Leongo El gran cafén.

Horren ostean, azaroan grabatuko duten disko luzerako kantuak prestatzen hasiko dira. Dagoeneko Loneyk 15 bat kantu akustiko bidali dizkie donostiarrei, horiek abiapuntu hartzeko.

Eta jarraian Euskal Herriko bi emanaldiak egingo dituzte: hilaren 26an, Irungo Tunk! aretoan; eta hilaren 27an, Arrasateko 3.60 aretoan Petti eta On Benito taldeekin batera.

Hala, urriaren 29an Garate estudioetan sartuko dira Haritz Harreguy soinu teknikariarekin batera. Disko horren ekoizpenaren ardura Roy Loneyk hartuko du.

Diskoa Bloody Hotsak zigiluak kaleratuko du, hau da, Gaztelupeko Hotsak eta Bloody Mary disko dendak sortutako diskoetxeak. Horren harira, uda aurretik Roy Loneyk eta Señor Nok kaleratutako "Bottle of wine" EPa agortuta dago, baina jakinarazi digute aurki berrargitaratuko dutela.

Roy Loney gure artean izatea beti da albiste garrantzitsua. Horregatik Bloody Hotsak-ek Errioxako ardo botilak jarri ditu eskuragarri Roy Loney & Señor No etiketarekin. On egin!!

Governors talde arrasatearrak lehenengo diskoa aurkeztuko du
Governorsek eguenean, urriak 4an, aurkeztuko du disko berria Donostian. ‘Itxaron beharra ez da itxaropena’ du izena lan berriak. Rock indartsu eta melodikoa jorratzen dute. Juan Sangreren azken proiektua da. Talde berria da, baina ez ezezaguna. Fjord eta Ekon taldeetan eskarmentua hartutakoa dugu Juan Sangre eta ibilbide berrirako, Governors proiekturako talde berria osatu du.
Governors laukotea ekainaren 25ean hasi zen grabatzen Garate estudioetan Haritz Harreguy teknikariarekin. Jimi, Soziedad Alkoholika taldeko gitarra jotzailea da ekoizlea. Nahasketak Elkar estudioan egin ditu Cesar Ibarretxek Jimirekin batera.

Bosgarren diskoa aurkeztuko du Garik eguenean
Hertzainakeko garaiak atzean utzita, eta estilo propioari eutsiz, Gari bueltan da berriro bakarlari bezala.
Gariren bosgarren diskoa, irailaren 27an aurkeztuko dute. “Esperantzara kondenatuak” izeneko diskoan
bizitzaren alderdi positiboari eutsi dio bakarlari legazpiarrak, eta Fran Iturbe musikari bergararra izan du berriro lagun. Azken laneko rock doinuak lantzeko, alboan beste hainbat musikari ere izan ditu. Hala, Karlos Aranzegiren babesa jaso du baterian eta David Gonzalezena baxuan.

Ahotsetan ere gonbidatuak izan ditu: Ivan Ferreiro eta Ines Osinaga, gaur egun Gose taldean aritzen dena. Kolaborazioei eutsiz, Roberto Mosoren laguntza ere izan  du hitzetan. Baita Jon Maia, Jon Benito eta Jose Luis Padronena ere.

Rock diskoa

%100ean rock disko bat dela azpimarratu du bakarlariak, jarreran baitago aurrekoenganako ezberdintasuna. Kantuak aurrekoetan baino intentsitate handiagoa biltzen dutela ere gaineratu du.

Irrati formula zaleendako diskoa
Euskadi Gazteak eta Oihukak elkarlanean euskal irrati formula zaleendako disko aproposa kaleratu dute.

Hala, orain dela gutxi La Oreja de Van Gogh taldeko Amaia Monterok eta  Mikel Erentxunek batera grabatutako "Lau Teilatu" (Itoitz) abestiaz gain, 90eko hamarkadatik gaur egunera arteko zenbait hit! eta irrati-single batu dituzte berriro. Izan ere, Montero eta Erentxunen kantua da grabazio berri bakarra.

Delirium Tremens ("Ikusi"), Hertzainak ("Aitormena"), Urtz ("Boulevardeko erlojua") lurpetik atera dituzte; eta horiekin batera, Latzen erdi biziberritua ("Laztana"), Pilt ("Hil da jainkoa") eta abar ere aukeratu dituzte.

Gaur egungoak, berriz, Berri Txarrak ("Ikusi arte"), Fermin Muguruza ("Euskal Herria Jamaika Clash"), Betagarri ("Zure atzetik"), Kerobia ("Rose") eta beste batzuk harrapatu dituzte.

Esandakoa euskal irrati formula piztu beharrean, horiek guztiak disko baten. Abesti guztiak topikoak... talde horien diskografian bilatzeko saiakerarik egin barik.

Ken Zazpi taldea disko berria prestatzen ari da
Ken Zazpi taldea buru-belarri ari da lan berria  prestatzen. "Argiak" izena izango du eta abenduan hasiko dira kontzertuak ematen. Oihukaren bitartez kaleratuko du diskoa eta Donostiako Elkar estudioan ari dira grabaketa egiten.

Diskoa nahastu eta remasterizatzera Los Angelesera joango dira laster. Rafa Sardinaren esku utzi dute bizkaitarrek lan berriaren produkzioa. Sardina, egun, Los Angelesen bizi da eta Grammy Latindarra ere irabazi du.

diska barria grabatzen
Abuztu aurretik hasi ginen lokalien 8 abestidun kd bat prestatzen! Ondiokan dana ez dau bukatute baina hilabete barru bukatuko dugu. kaleratu bezain laster zuzenekotara itzuliko gara, berriz ere mozkorren artean egotera.

Diskoa grabatute
aupa peña. bukatu dugu diskoa grabatzen. masterra hartu dugu shot!etik eta da kaña de la buena.

Orain diskoetxearekin hitz egin eta laster entzungo duzue.

EH Sukarrak zuzeneko diskoa grabatuko du Durangoko Plateruenan
EH Sukarra talde beteranoak zuzeneko diskoa grabatuko du maiatzaren 11n Durangoko Plateruena Kafe Antzokian.

Hemezortzi urte egin ditu EH Sukarra talde eibartarrak. Mikel Gorosabel "Norton"-ek sortu zuen taldea Facun eta Cesarrekin batera. Taldea Berlinen eratu zuten eta 1991n lehenengo diskoa grabatu zuten IZ estudioan March alemaniarra lagun zutela. Euskadi Gaztea maketa lehiaketa irabazi zuen taldeak, eta Esan Ozenki diskoetxearekin hasi zuen bere ibilbidea.

Azkeneko urteotan zuzenean oso gutxitan jotzen duten arren, astero entseatzen dute, eta tarteka kontzertuak egiten dituzte.

Fermin Muguruzaren azken lana Hego Amerikan kaleratu dute
Fermin Muguruza musikariaren "Euskal Herria Jamaika Clash" izeneko azkeneko diskoa eskuragarri dago dagoeneko Mexikoko disko denda gehienetan. Mexikoko argitaletxe batek kaleratzen duen euskarazko lehen lana da hau.

Diskoetxe horren asmoa da Mexikoz gain, Hego Amerikako beste hainbat lurraldetan ere diskoa banatzea.

Muguruzak Jamaikan grabatu zuen azkeneko lana Euskal Herritik eramandako eta Jamaikako bertako musikariekin. Disko horrek euskal kulturaren eta Jamaikakoaren arteko nahastea du oinarri.

Horrekin lotuta, aspaldian hainbat elkarrizketa egin dizkiote Mexikoko eta Hego Amerikako beste lurralde batzuetako irratietan.

Azaroko hirugarren astean kaleratuko du diskoa Ruper Ordorikak
Ruper Ordorikak azaroko hirugarren astean izango du "Memoriaren mapan" izeneko diskoa kalean. Dagoeneko entzungai dago lan horren singlea, "Hiriak"   kantua hain zuzen ere.

Lan honekin Ordorika Elkarlanean diskoetxera bueltatu da. Tartean Madrilgo Nuevos Medios eta Metak diskoetxekin lan egin du.

Zuzenean ere aldatuta dator Ordorika. Abenduaren erditik aurrera kontzertu akustikoak egingo ditu Jon Piris kontrabaxu jotzailearekin batera.

Lehenengo emanaldia abenduaren 15ean egingo du Tafallan. Hortik aurrera hainbat hitzordu ditu 2007ko urtarrila bukaera bitartean.

Gure diskue kalien dau
Aupa, lagunak!

Gure lehenengo diskue kalien dau! Gure kabuz atara dou...

Sei abesti dauzko, baina badauko iraupena. Entzungo dozue...

7 eurotan jarri dou saltzen, eta momentuz leku honeitan topau zeinke. Bestela guri eskatu, klaro:

Arrasaten Iluntz, Biona eta DATen; Eskoitzan Aldatzen; Atxabaltan Arlutzen; Oñatin Akerren eta Bergaran Etxagin.

Aurkeztu dugu diskoa Bilbon
Gaur, uztailak 6, aurkeztu dugu 3 mila bira diskoa Bilboko Kafe Antzokian. Horren gaineko albistea duzue albisteak atalean. Bideoa ere egin digute gure lagun Josu Txintxurreta Txin-ek eta Amagoia Lasagabasterrek.
<object width="425" height="350"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/1zo9QGhOGz0"></param><embed src="http://www.youtube.com/v/1zo9QGhOGz0" type="application/x-shockwave-flash" width="425" height="350"></embed></object>

Ruper Ordorikak diskoa kaleratuko du aurten
Ruper Ordorika oñatiarrak kantu berriekin osatutako diskoa kaleratuko du aurten. Hala jakinarazi digu Ordorikak.

Azkeneko bost diskoak (Hiru Trukuren lana eta "Ez da posible" lanaren berrargitalpena barne) Metak diskoetxearekin kaleratu ditu, baina Irungo diskoetxea itxi ostean, Elkar diskoetxearekin lan egitea erabaki du.

Ordorikaren lehenengo lanak Elkarrek kaleratu zituen. Horren ostean, Madrilgo Nuevos Medios-ek hainbat lan argitaratu zituen, eta Madriletik bueltan Metak-en sartu zen.

Ordorikak jakinarazi digu kantu guztiak idatzita dituela, eta bere asmoa dela abuztu inguruan-edo grabazio estudioan sartzea, nahiz eta oraindik ez duen erabaki zer grabazio estudiotan egingo duen.

Lan berria udazkenean edo neguan argitaratuko dute.

Nuevo Catecismo Catolico eta Ultracuerpos Arrasatera
Zapatuan, ekainaren 17an, Rock-and-Roll ildoko bi talde oso esanguratsu joango dira Arrasateko gaztetxera: Donostiako Nuevo Catecismo Catolico eta A Coruñako (Galizia) Ultracuerpos. Hitzordua 22:30ean izango da eta  bi taldeek diskoak aurkeztuko dituzte.

Nuevo Catecismo Catolico taldea La Perrera taldeko errautsetatik jaio zen 90eko hamarkada hasieran. Ordutik askotan izan dira Arrasaten kontzertuak egiten. Oraingo honetan zortzigarren disko luzea aurkeztuko dute, "1.530 segundos de..." izena duena. Espainiako Estatuko punk taldeen artean erreferentzia dira donostiarrak.

Ultracuerpos ere arrasatearren aspaldiko lagunak dira. Aspaldi taldeko batzuek High Time taldean jotzen zuten eta Arrasaten behin izan ziren. Horren ostean, The Virus taldea sortu zuten eta ordutik urtero etorri dira Debagoienera. Hain zuzen ere, 70eko hamarkadako jaialdi baten ere esku hartu zuten 50eko hamarkadako Rock-and-Rolla egiten. Azkeneko urteotan Ultracuerpos izena dute, eta oraingoan hirugarren diskoa aurkeztuko dute "The awesome amazing of...". A Coruñak Rock-and-Roll taldeen artean ibilbide garrantzitsua dauka, eta Ultracuerpos horren adibide aproposena dira.