Danbaka.com

Cicatrizen gaineko informazio ugari Birziklatu fantzinean
"Birziklatu" fantzinearen bigarren zenbakia kalean dago. Oñatin egiten dute fantzine hori, eta bigarren zenbaki honen ezaugarri bereizgarriena da Gasteizko Cicatriz taldearen gaineko informazio ugari dakarrela: biografia osatua disko guztien errepasoa eginez; taldeko kide Pedro Landatxe eta Goar Iñurrietari Hala Bedi Irratian 1992an egindako elkarrizketa zabala transkribituta; Eguzki Irratian Natxori 1994an egindako elkarrizketa zabala transkribituta; eta El Tubo eta Kako aldizkarietan Gasteizko taldearen gainean egindako artikulu pare bat ere bai.

Horrez gain, 2 eurotan saltzen duten fantzinearekin batera, Cicatriz taldeak 1986an Madrilen egindako kontzertu baten CDa ere oparitzen dute.

Baina, badira bestelako edukiak ere:  hala nola, "Gaztetxe mugimendua Vs. Euskal Rock Musika" izeneko artikulu landua; Oñatiko Sospechosos taldeari egindako elkarrizketa; Irakeko gerra eta AHTa konparatzen dituen iritzi artikulu; Oñatiko neska-mutilen arteko harremanen gaineko hausnarketa eta beste.

Oñatiko gazte batzuek egiten dute fantzine interesgarri hori, eta momentuz Oñatiko hainbat tabernetan eta Arrasateko Iratin bakarrik eskura daiteke. Hala ere, asmoa dute gehiago zabaltzeko. Bestela, jo eurengana birziklatu_fanzinea@hotmail.com e-postara idatzita.

Mofo fantzinearen hirugarrena, punkyena, kalean
Mofo fantzinearen hirugarrena kalean dago dagoeneko; eta zenbaki hau berezia da, gainera: Extra Punk moduan izendatu dute.

Bermeoko, Kantabriako eta Kataluniako sasi-kazetari batzuek egiten dute Mofo, eta Espainiako Estatuan rock-and-rollaren gainean egiten den aldizkari osatu, landu eta underground-ena dugu hau.

Hirugarren zenbaki honetan punkaren modari buelta eman gura izan diote, eta "revival" honetan hain ezagunak ez diren punkaren beste alderdi batzuk erakutsi dituzte.

Honako edukiak aurki ditzakezue: Swell Maps taldeko kideei egindako elkarrizketa, komiki lisergikoen gaineko erreportaje zabala, Danimarkako No Hope For The Kids musika taldea, Career Suicide Torontoko taldeari elkarrizketa, Suitzako Nasal Boys taldeari elkarrizketa, 1977 eta 1978 bitarteko Los Angelesko punk eszenaren gaineko erreportaje zabala eta beste asko.

Bestalde, Mofo egiten dutenek beste batzuen inbidiarik ez izan arren, Ruta 66 aldizkariko arduradun Jaime Gonzaloren erreportajeak ere argitaratzen dituzte primizian.

Fantzinea eskuratzeko aukera onena daukazue info@mofozine.com helbidera eskatu edo euren webgunearen bitartez.

Destruye!!! punk fantzinearen 17.a kalean
Destruye!!! fantzinearen 17. zenbakia kalean dago salgai dagoeneko.

Honako hau da Euskal Herrian izan den lehen punk fantzinea. 80ko hamarkadan jaio zen eta denbora luzean isilik egon zen arren, orain dela urte gutxi berriro bueltatu zen fantzine hori.

Aurtengo azaroan kaleratu duten zenbakian Orreaga 778 punk-Oi! taldeari egindako elkarrizketa zabala; Elkartasun Punkaldia jaialdiaren gaineko kronika; 80ko hamarkadan bisitatu gintuzten hardcore taldeen gaineko artikuluak, Frites Modern kasu; eta Karrocerias Betoño talde berria, besteak beste.

Debagoiendarrek Arrasateko Biona eta DAT tabernetan eskura dezakete. Bestela, Donostiako, Irungo, Hernaniko, Andoaingo, Eibarko (gaztetxea) eta Gasteizko hainbat tabernetan aurki daiteke.

Mofo aldizkariaren bigarrena kalean
Rock-and-roll gordin eta izkutuena lantzen duen Mofo fantzine aldizkariaren bigarren zenbakia kalean dago dagoeneko. Aurretik 0 eta 1 zenbakia kaleratu zituzten.

Bermeotar batek gidatzen duen aldizkari berezi horrek beste aldizkariek lantzen ez dituzten rock-and-rollaren alderdiak jorratzen dituzte. Are gehiago, sakontasunean lantzen dituzte.

Zenbaki honetan hainbat elkarrizketa batu dituzte: Le Jonathan Reilly, Deadly Snakes, Kim Salmon, La Banda Trapera del Rioko Morfi Grey, Cancerberos, Motosierra eta abar.

Horrez gain, Swell Maps eta Japoniaren gaineko erreportaje zabalak landu dituzte. Baita ohiko diskoen gaineko sekzioa ere.

Sei euroren truke eskura dezakezue ondoko lekuetan: Bloody Mary (Irun),
Musica Autonoma (Donostia), Muga Taberna (Bilbo), Discos Bolan (Bilbo).

Izu Giroa fantzinearen 11.a eskuragarri
Izu Giroa fantzinearen 11. zenbakia kalean dago dagoeneko. Punk eta hardcore euskarazko fantzine bakarra da hori, eta dagoeneko beteranoa da.

Honako taldeak elkarrizketatu dituzte: Muletrain, Fly Shit, Ratos de Porao, Afonia, Basura, Macarrada eta abar. Horrez gain, diskoen, liburuen eta zuzenekoen kritikak ere batu dituzte.

Bestalde, zenbaki honetarako ahalegin berezia egin dute fantzinearen bultzatzaileek. Hain zuzen ere, anarkismoaren eta benetako punkaren erantzule Ingalaterrako Crass taldea gogora ekarri dute. Hala, talde horren gaineko gehigarri bat egin dute.

Fantzinea eta gehigarria biak batera 2 eurotan salgai jarri dituzte. Debagoienean Arrasateko Biona eta DAT tabernan eskura daiteke.

'Punk-rocker' fantzinearen azkena kalean
Kalean dago "Punk-rocker" fantzinearen azkeneko zenbakia, bosgarrena.  Euskal Herriko, Espainiako eta beste herrialde batzuetako punk, Oi! eta rock-and-rollaren gaineko artikulu eta elkarrizketa ugari dakar bere baitan.

Zenbaki mardula kaleratu dute bilbotarrek (69 orrialde ditu) eta hainbat elkarrizketa interesgarri batu dituzte: Suediako Asta Kask, The Sexmachines, Arrasateko Des-Kontrol, Ingalaterrako Uk Subs, The Kids, The Oppressed, Bartzelonako Ultimo Asalto, Italiako The Nerds, Madrilgo Chingaleros, Granadako TNT, Frantziako Berurier Noir eta Kanariar irletako Guerrila Urbana, besteak beste.

Horrez gain, diskoen kritikak, zuzenekoen errepasoa eta abar beste batu dituzte.

Fantzinea egiten dutenekin harremanetan jartzeko, bi bide dituzue. Posta arruntaren bidez: P.R.Z. 551 pk. 48080-Bilbo.
Edo e-postaz: punkrockerzine@hotmail.com edo kotxi77@hotmail.com

Bestalde, fantzinearen zenbaki zaharrak beste webgune baten eskuragarri daude.

Izu Giroa fantzinearen 10.a eskuragarri
Euskarazko punk eta hardcore fantzine bakarraren beste zenbaki bat kalean dago dagoeneko.

Izu Giroaren 10. zenbaki honetan MG 15 talde mitikoari, Italiako The Nerds-i, Bilboko Suspenders eta Pateando Porkeria taldeei, eta Kataluniako Cinder-i egindako elkarrizketak; Finlandiako hardcorearen gaineko erreportajea eta hainbat albiste batu dituzte.

Euskal Herriko hainbat tabernetan eskura dezakezu fantzinea. Arrasaten, adibidez, DAT eta Biona tabernetan dago. Zenbaki zaharrak eskuratzeko edo fantzinearen egileekin harremanetan jartzeko bi bide dituzu: izugiroa@hotmail.com edo Bilboko 10216. postakutxa.

Destruye fantzineak 25. urteurrena bete du RIPen CD batekin
Euskal Herriko punk fantzine beteranoenak, "Destruye"-k, 25 urte bete ditu. 1981ean hasi zen Jabi Saies Destruye fantzine hori kaleratzen eta urte askotako etenaldia egin zuen arren, orain dela bizpahiru urte berriro ekin zion hori argitaratzeari.

Hala, 25. urteurrena ospatzeko, fantzinearen 16. zenbakia kaleratu du eta berarekin batera RIP taldearen CD bat oparitzen du. CDan 1983 eta 1984 bitartean Arrasateko punk taldeak Elgoibarren, Gasteizen, Lasarten eta Bartzelonan egindako kontzertuetatik 16 kantu aukeratu ditu.

Fantzinean talde hauen gaineko elkarrizketak eta artikuluak batu ditu: RIP, Error, Algo Toxico, Bizkaialdeko punka, Bad Taste, Frenopatikss, Plan B eta Ultimo Resorte, besteak beste. Aspaldiko fantzineen itxura berezkoa dauka "Destruye"k; ez da aldatu.

Fantzinea eta CDa, biak bat, 5 eurotan salgai dago Donostian (Musica Autonoma, Kiosko Imanol, Beltza Records, Eiger, Atabal eta Bolborina tabernetan), Irunen (Bloody Mary disko-dendan) eta Arrasaten (Biona eta Iluntz tabernetan).

Bestela aukera daukazu postaz eskatzeko (207. postakutxa. 20080 Donostia) edo Musica Autonoma-ri.