Danbaka.com

Euskal Herria Zuzenean jaialdiko nondik-norakoak konfirmatuta
Dagoeneko eman dituzte ezagutzera aurtengo Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren gaineko nondik-norako guztiak.

Ekainaren 27an, 28an eta 29an egingo dute, azken urteotan moduan, Idauze Mendin. Azken urteotako programazio osatuenetakoa lortu dute. Euskal Herriko talde asko eta anitzez gain, Andaluzia, Katalunia, Alemania, Suedia, Herbehereak eta beste hainbat lurralde egongo dira ordezkatuta. Musika estiloak ere denetarikoak izango dira:

27an, egubakoitzean:
-Ojos de Brujo.
-Obrint Pas.
-Keny Arkana.
-Borrokan.
-Ultra Vomit.
-Loo & Placido.

28an, zapatua:
-Clawfinger.
-Ministere des Affaires Populaires.
-Bauchklang.
-Latzen.
-Alamo Race Track.
-Potato.
-Pib All Star.
-Sister Simone and the Holly Balls.
-Inserta.

29an, domeka:
-Toots&The Maytals.
-Tonino Carotone.
-Ruper Ordorika.
-Esne Beltza.
-Booze Brothers.
-Akerbeltz.

Maiatzaren 18ra arte hiru eguneko bonoa 30 euro izango da. Baina, hortik aurrera, 40 eurotan eskuratu ahal izango da. Bestalde, egubakoitzeko sarrera 18 eurotan saltzen dute; zapatukoa 20 eurotan; eta domekakoa 15 eurotan.

Sarrerak eskuratzeko jo jaialdiko webgunera edo Baionako Elkar, Garaziko Kala ostatura edota Mauleko turismo bulegora.

Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren etorkizuna kolokan
Euskal Herria Zuzenean elkarteak biltzar nagusia egingo du irailaren 8an. 15:00etan egin dute hitzordua Hazparneko Xuriatea ostatuan.

Biltzar horretan erabakiko dute jaialdia bertan behera utzi edo ez, finantzaketa berriak bilatu behar ote diren, helburu berriak zeintzuk diren, edota jaialdirako beste kokagune bat bilatu beharko ote duten.

Antolatzaileek deia egin dute bilkurara joateko. Eta, bide batez, jakinarazi dute "jaialdian esku hartu duten talde eta hornitzaile gehienek prezioak txikitzeko egin duten indarrari esker beteko dela aurtengo edizioaren aurrekontua".

Euskal Herria Zuzenean gazi-gozoa
Euskal Herria Zuzenean jaialdiko antolatzaileek jakinarazi dute aurreikusita zuten baino jende gutxiago ibili dela azken edizio honetan; 15.000 pertsona, hain zuzen ere.

Antolatzaileen esanetan, iaz ere jaialdiak dirua galdu zuen 18.000 pertsona inguru egon ziren-eta. Hala, kostuak murrizteko ahalegin gehiago egin gura dituzte.

Horren aurrean, elkartasuna eskatu diete proiektuan esku hartu duten musika talde eta beste taldeei.

Horrez gain, jakinarazi dute inguruko jaialdiek aurrekontuaren %20 diru publiko dutela, eta Euskal Herria Zuzenean-era bakarrik %4 baizik ez da erakundeetatik heldu. Horren aurrean, erakundeekin elkarlan berezia egingo dutela ondorioztatu zuten.

Bestalde, jakinarazi zuten datorren urtean ere Euskal Herria Zuzenean Idauze-Mendin egingo dutela.