Danbaka.com

Brutal Melody taldea itzuli da
Arrasateko Brutal Melody taldea agertoki gainera itzuliko da hilabete honen bukaeran; hortaz aspaldiko zurrumurrua konfirmatu egin dute euren myspacean: uztailaren 25ean kontzertua egingo dute Arrasateko 3.60 aretoan Anger taldearekin batera.

Brutal Melody taldeak thrash, death eta metalaren arteko nahasketa bat egiten zuen, eta 1994tik 1999ra bitartean kontzertu asko egin zituen. Orduan honako lagunek osatzen zuten taldea: Aner, Txemi, Pako, Juanra eta J.Odolak.

1996an "Mundu faltsua" izeneko maketa argitaratu zuten; eta 1998an, "20 minututako biolentzia" mini-CDa DDT argitaletxearekin elkarlanean.

Are gehiago, 1999an Bilbo Hiria musika lehiaketa ospetsuko irabazleak izan ziren, baina sari moduan zuten diskoa ez zuten grabatu, eta taldea bertan behera utzi zuten.

Gaur egun taldea honako lagunek osatzen dute: Aner, Otuto (Numen), Pako, Jimmy (Soziedad Alkoholika) eta J.Odola.

Barreneko Deabrua Xtreme Fest, elkartasuna Denial taldeari
Barreneko Deabrua Xtreme Fest  egingo da zapatuan, martxoak 15, Arrasateko gaztetxean. 19:30ean hasiko da jaialdia eta estatutik etorriko diren 4 taldek hartuko dute parte.  Guztira 5 talde arituko dira. Tartean Death metala egiten duten Arrasateko Denial taldeak kontzertua eskainiko du.  Kontzertu honekin Denial taldeari elkartasuna adierazi nahi diote. Izan
ere, martxoaren 2an, Denial taldearen Aretxabaletako lokalean
lapurreta egin baitzuten. Bertan, ordenagailua, gitarra, teklatua, baxua eta nahasketak egiteko mahaia lapurtu zizkieten.

Estatutikk bost talde ziren etortzekoak baina azken orduan Valentziako  Profundis Tenebrarum taldea ez da etorriko Arrasatera. Hauek zuzenean kontzertua eskainiko dutenak:  Cordobatik Cerambyx taldearen  grind core doinuak izango dira entzungai. Black metala, berriz, Vigoko Dantalionek eta Bilboko Omendark  taldeen  eskutik izango da entzungai. Trash metal doinuak, berriz, Amurrioko Lupulo taldeak ekarriko ditu.

Numen taldeak hirugarren diskoa kalean izango du abenduan
Black metal musikaren erreferente den Numen talde arrasatearrak hirugarren diskoa izango du kalean abenduaren hasieran. Hiru urte egon da isilik taldea, grabazioa prestatzen eta bateria jotzaile berriaren bila. Azkenean diskoa eta taldea bera, biak, prest daude.

Taldearen hirugarren diskoak "Numen" izena izango du eta adituen esanetan, orain arteko bortitzena izango da, black metal hutsa. Diskoa sei abestik osatzen dute: "Egunsentiaren heriotza", "Gauaren irrifarre izkutua", "Etsipenaren ispilu", "Ahanzturaren hilobia", "Belearen hegaldiak... iluntasuna dakar" eta "Isiltasunaren hots hutsa", hain zuzen ere.

Aspaldiko ohiturari jarraituta, disko hori Goi Music diskoetxeak kaleratuko du; eta kointzidituko du taldearen hamargarren urteurrenaren barruan.