Danbaka.com

Berri Txarrak, Asian Dub Foundation eta Ojos de Brujo GaztEHerrian, Durangon barikuan
Jaialdirako kartel txukuna osatu dute Gazteherriakoek
eta azkenean talde sorpresa izan beharko lukeenaren izena ere jakina
da: Berri Txarrak. Nafarrak barik, hala ere, kartel erakargarria
zeukaten eta azken fitxaketa "sorpresa" honek musikazaleak Durangora
begira ipiniko ditu, apirilaren 4ean. Nazioarteko talde potoloekin
(Asian Dub Foundation eta Ojos de Brujo) eta bertako puntako taldeekin
(Esne Beltza, Soziedad Alkoholika, Itziarren Semeak, Gose) Durango da
zita, ostiralean.
Girotzen joateko Solano eta konpainiak jaialdirako egindako abestia!

Iñigo Zubizarreta arrasatearra da S.A.ko gitarra jotzaile berria
Soziedad Alkoholika taldeak azken lana aurkeztu berri du Txilen, Argentinan eta Kolonbian. Eta disko berri horren aurkezpenean Iñigo Zubizarreta arrasatearra ibili da gitarra jotzen. Zubizarretak besteak beste, Espainiako  Tako taldean ziharduen gitarra jotzaile gisa. Zubizarreta  gitarra jotzaile profesionala da eta AEBn egin zituen gitarra ikasketak.

<object width="425" height="344"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/-mpyszzYh6k&hl=en&fs=1&"></param><param name="allowFullScreen" value="true"></param><param name="allowscriptaccess" value="always"></param><embed src="http://www.youtube.com/v/-mpyszzYh6k&hl=en&fs=1&" type="application/x-shockwave-flash" allowscriptaccess="always" allowfullscreen="true" width="425" height="344"></embed></object>

Soziedad Alkoholikak zortea alde dauka
Gasteizko Soziedad Alkoholika taldeak, aspaldiko partez, zortea alde dauka. Batetik, kontratua sinatu dute nazioarteko metalaren diskoetxe garrantzitsuenetako bat den Roadrunner-ekin eta apirilaren 21ean "Mala sangre" izeneko diskoa kaleratuko dute.

Disko hori Madrilgo Estudio Unon grabatu zuten iazko urria eta azaroa bitartean. Horren ostean, Tue Madsenek nahastu egin zituen kantuak Danimarkako Antfarm Studioetan. Madsenek Sick Of It All, Moonspell, The Haunted eta beste talde batzuekin lan egin du aurretik.

Diskoetxe aldaketa horrekin batera, SA taldeak managementa aldatu du. Hontza utzi eta Panda enpresarekin lanean hasi dira, Berri Txarrak taldearen berean.

Horrez gain, AVTk (Terrorismoaren Biktimen Elkarteak) SAri 4.000 euro ordaindu beharko dizkio, epaileek Gasteizko taldea absolbitu egin dutelako. Horren ondorioz, AVTk epaiketaren kostuak ordaindu beharko ditu. Gogoratuko duzuen moduan, AVTk SA askotan salatu zuen terrorismoaren apologia egiten zuen akusaziopean.

Danbakan egon diren adituek lehiaketaren gaineko iritzia eman digute
Danbaka Debagoieneko II. Musika Lehiaketako kontzertuetan izan diren gonbidatuek, gehienak musikariak edo musika kazetariak, lehiaketaren gaineko iritzia eman digute.

Besteak beste, Soziedad Alkoholika taldeko Jimmy, Herri Irratiko Gregorio Galvez, Euskadi Gazteko Fermin Etxegoien eta Ilaski Serrano, Berria egunkariko "Matraka" gehigarriko Onintza Enbeita, EH Sukarra taldeko Norton eta beste batzuk izan dira Elgetako Espaloia Kafe Antzokian Danbaka zer den bere horretan ikusten.

Ilaski Serrano
Euskadi Gazteko esataria.
"Danbaka taldeek eskertzeko moduko apustu erraldoia da"

Harrituta gelditu nintzen Elgetako Espaloian aurkitu nuenarekin. Batetik, finalean aritu ziren  hiru taldeen maila ikusita txundituta gelditu nintzen, kontuan hartuta hirurak eskualde berekoak direla. Danbaka sekulako apustua dela uste dut, eta hori taldeek eskertzeko modukoa dela.
Bestalde, nabarmendu nahiko nuke Danbaka Debagoienetik kanpo ere ezagutzera emateko egin duzuen lana, eta baita jendeak, ikusleak eta taldeak, esku hartzeko egindako ahalegin guztiak: zozketak...

Jimmy Jimenez
Soziedad Alkoholika taldekoa.
"Lortutako emaitza oso profesionala eta dotorea da"

Finaleko hiru taldeek maila oso ona erakutsi zuten. Oso garrantzitsua deritzot lehiaketa musika estilo guztietara zabalik egotea, ez da ohikoa izaten. Horrez gain, lehiaketa oso ondo antolatuta zegoela iruditu zitzaidan, eta telebistak egin zituen elkarrizketa eta konexioek oso emaitza profesional eta dotorea eman zuten.
Aretoa asko gustatu zitzaidan eta harrituta gelditu nintzen kontzertuetara hainbeste jende hurreratu zela ikusita. Ez nuen horrenbeste jende espero.

Ane Zabala
Bilbo Hiria irratiko esataria
"Zur eta lur utzi nau lehiaketak halako harrera izateak"

Baneukan lehiaketa horren berri, baina ez nuen halakorik espero. Hiru finalisten maila, behintzat, izugarria iruditu zitzaidan; are gehiago, ibar bati mugatuta dagoela jakinda. Horrek erakusten dit Debagoienean musika maila handia dagoela.
Finala oso entretenigarria egin zitzaidan, oso azkar pasatu zen; eta harrituta utzi ninduen hainbeste jendek lehiaketa jarraitzea. Bukatzeko, esan beharra daukat ni bilbotarra naizen arren, Elgetako Espaloia  ez dela Bilbokoa baino gutxiago.

Gregorio Galvez
Herri Irratiko esataria
"Beste lehiaketa batzuk baino askoz osatuagoa da"

Talde berriak indartzeko sekulako ideia da, Danbakak beste lehiaketa batzuek ez daukaten gailuak erabiltzen dituelako: taldeak mimatzeko eta aurkezteko egindako lana eta kontzertuei eta kantuei emandako zabalkundea, batez ere. Zur eta lur nago izena eman duen talde kopurua ikusita. Espaloia ikusgarria da, eta talde txikiendako sinesgaitza da halako taula gainean aritzea.
Gehiegikeria dirudien arren, ez dut uste Europan halako azpiegitura duen beste lehiaketarik izango denik.

Aitor Uriarte
Une taldeko abeslaria
"Danbaka erreferente bihurtu da taldeendako"

Lehenengo edizioa ere ezagutu nuen eta dagoeneko Danbaka erreferente bihurtu da Debagoienean, eta jendeak badaki zer den. Gaur egun musika taldeek buruan daukate Danbakarako grabazioak egitea, taldeei oihartzun handia ematen dielako.
Antolatzaileen aldetik ikusi dut gauzak gero eta lotuago dituztela, eta ahalegin handia egiten dutela lehiaketak oihartzun handia izan dezan, baita lortu ere.
Bestalde, telebistak lan handia egiten du zuzenean, eta biziago egiten ditu kontzertuak.

Fermin Etxegoien
Euskadi Gazteko esataria
"Zuzenean jotzea ezinbestekoa da edozein talderentzat"

Oso ideia ona iruditzen zait Danbaka musika lehiaketa egitea, zuzenean jotzearen egiazkotasuna lortzen delako. Edozein talderendako zuzenean jotzea ezinbestekoa da eta aukera ederra eskaintzen du Danbakak. Alde horretatik, lehiaketa zintzoagoa dela iruditzen zait.
Amaitu berri den bigarren ekitaldiarekin ikusten da lehiaketa egonkortzen doala. Jende dezente erakarri du barikuro Elgetako emanaldietara eta giro polita sortzen da. Kontuan hartzeko lehiaketa da, zalantzarik ez.

Igor Susaeta
"Entzun" aldizkariko kazetaria
"Antolaketa bikaina eta proposamen freskoa Danbakarena"

Antolakuntzari dagokionez, lehiaketa bikaina izan da aurtengoa, nahiz eta ikusleen botoekin polemikarik ez den falta izan foroan. Parte hartu duten taldeei dagokienez, denetarik egon da. Beharbada orain bi urteko finalistek, Sharon Stoner, Potemkin eta Muted taldeek, maila hobea zuten, baina Aby-Keme-k eta Malenkoniak badute zerbait... Dena dela, guztien gainetik Mahaster River goraipatuko nuke, nahiz eta finalera ez iritsi. Kontuak kontu, proposamen freskoa eta ezberdina da Danbaka.

Onintza Enbeita
"Matraka"-ko ("Berria'") burua
"Telebista formatua egokia gertatu zen finala jarraitzeko"

Egubakoitzean ikusitakoaren eta aurretik irakurritakoaren arabera, lehiaketak maila ona duela esango nuke: musikarientzat eskaparate ezin hobea da eta antolaketa ere txukuna, nabarmentzekoa. Telebista formatu hori, irudiak eta elkarrizketak tartekatuz, gustatu egin zitzaidan, erakargarria gertatu zen finalaren gorabeherak jarraitu ahal izateko. Eta finaleko talde protagonistek ere kalitatea dutela azaldu zuten. Elgetako Espaloiak aukera bikaina eskaintzen du musika giroa pizteko. Ez dago gehiago eskatzerik.

Joxe Felix Azkarate
Gaztelupeko hotsak
"Estilo askotariko taldeak lehiatzea baloratzekoa da"

Oso egitasmoa interesgarria iruditzen zait Danbaka, Debagoieneko taldeei zuzenean eta baldintza egokietan jotzeko aukera eskaintzen zaielako. Estilo askotariko taldeak lehiatzea ere baloratzekoa da, eta horren adibide dugu finalerako sailkatutako hiru taldeak: Aby-Kem, Belceblues eta Malenkoniak, nork bere estiloan, ondo prestatutako taldeak direla erakutsi zuten eta epaimahaiarentzat ez zen erabaki erraza gertatutako. Egubakoitzean Elgetan sortutako giroa ez zen makala izan.

Mikel Gorosabel "Norton"
EH Sukarra taldeko musikaria
"Musikari gazteen lana ezagutzeko formula egokia"

Egia esateko, ez naiz lehiaketazalea, baina gaurko musikari gazteek zer egiten duen ikusteko formula egokia izan daiteke Danbaka moduko lehiaketa bat. Bilborocken egiten den antzeko lehiaketa da Elgetakoa, eta betiere zuzeneko emanaldiak erakargarriak izaten dira musikazaleontzat. Aurten behin bakarrik hurbildu ahal izan naiz Elgetako Espaloia Kafe Antzokira: aretoa primerakoa iruditu zitzaidan eta Jim TNT bakarlaria eta Unnëa gustatu zitzaizkidan bereziki egun hartan.

Soziedad Alkoholika taldeko kideak absolbitu egin ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak
Espainiako Auzitegi Nazionalak Soziedad Alkoholika taldeko sei
kideak absolbitu ditu gaur ateratako autoan. Beren kantuetan
"terrorismoari goratzarre" egitea leporatu zieten seiei fiskaltzak eta
AVT akusazio partikularrak.

Auzitegiak ez du horrelakorik ikusi, ordea,
eta absolbitu egin ditu musikariak.

Soziedad Alkoholikako musikariak ostegunean epaituko dituzte Entzutegi nazionalean
Soziedad Alkoholika musika taldeko kideak eguenean
(azaroak 2) epaituko ditu Entzutegi Nazionaleko Zigor-arloko Lehen
Sekzioak.

Fiskalak taldekoen kontra urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu du, euren abesti
batzuetan ustez terrorismoa goraipatzeagatik.

Soziedad Alkoholika
taldearen kontrako prozesua Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT)
kereila jarri ostean abiatu zen, eta hainbat epailek hori guztia atzera bota zuten arren, berriro ekin diote taldeari kalte egiten. Hain zuzen ere, S.A.-ko lagunek salaketa horiekin bueltaka 4 urte daramatzate.

AVTk eta beste talde batzuk egindako desprestigio kanpainen ondorioz, Espainiako hainbat lekutan kontzertuak boikoteatu, galarazi eta zentsuratu egin dizkiete. Hala ere, elkartasun keinu ugari ere jaso dituzte.