Danbaka.com

Txapa Irratiaren aldeko kontzertu erraldoia eta diskoa
Bergarako Txapa irratian diru premia dute. Makro-kontzertu bat antolatzeko erabakia hartu dute eta Bergarako musikari guztiei luzatu diete gonbitea. Uztaileko lehenengo aste bukaeran egingo dute eta grabatutako materialarekin CD bat kaleratuko dute. Lehenengo bilera maiatzaren 17an egingo dute Txapa Irratian bertan.

Bergaran 20-30 bat talde daudela kalkulatzen dute Txapa Irratian. CD bat kaleratu nahi dute. Gaztetxean izango da makro-kontzertua uztailaren 4an eta 5ean eta bertan egingo dituzte grabazio lanak. "Grabazioa bi modutan egingo dugu", adierazi du Txapa irratiko Iñigo Herrerosek. "LR hartu eta zuzenian grabatuko dugu alde batetik. Zerbait txarto ateraz gero multipista batean ere jasoko dugu gero nahasketa egin ahal izateko".

CDa abendurako kalean egotea aurrikusten dute. Bertan, talde bakoitzeko kantu bana jasoko dute. CDarekin batera Bergarako taldeen gaineko fanzina ateratzeko asmoa ere badute. Guztia ondo antolatzeko maiatzaren 17an egingo dute Bergarako taldeekin lehenengo batzarra.

Duela bostpasei urte 'Isiltasuna apurtzen' izeneko bilduma kaleratu zuten Bergarako taldeekin. Gaztetxea estudio bilakatu zuten orduan. Oraingoan, zuzeneko grabazioak egingo dituzte.
Txapa irratiaren diru premiari irtenbide bat emateko antolatu dute makro-kontzertua. Hamar irratsaio ekoizten dituzte bertan eta 24 orduko programazioa osatzeko Arrosako beste 10 irratsaio jasotzen dituzte. Kasu honetan, deialdia Bergarako talde guztiendako da.

TXAPAKO KONTZERTUAK: ENEMY ALLIANCE + ADRENALIZED
Ostegun honetan, azaroak 22, Txapa irratiak kontzertua prestatu du Bergarako gaztetxean. Suediatik ENEMY ALLIANCE (Satanic surfers eta Venerea ohiak) gerturatuko dira, Donostia aldetik berriz ADRENALIZED taldea. Bi taldeek hardcore doinuak lantzen dituzte. GAueko 9etan hasiko da, eta sarrerak 5 euro balioko ditu.

Txapa irratia Bergara eta Elgetan 97.25fman entzun daiteke. Horretaz gain internet bidez ere entzun daiteke, txapa irratiko webgunean entzun sakatuz.