Beste behin Gasteizeko Azkena Rock jaialdixa ikustera fan ga, eta oinguan gañea gu be taula gañian!
Jaialdixa hasteko papela guk bete geben, eguen atsaldian, 40º graduko eguzki-stonerrran azpixan. Jende asko keizpetan geldittu zan albuetatik kontzertua ikusten. Gure jarraitzaile fidelak eta beste hainbat lagun, berriz, kamisetia izerdittu ebein eszenatokixan. Guk ahal izan geben dana emun geben, a tope, betiko mouan!!!!
Bestela, ikusgarrixa izan da halako jaialdi bat barrutik ikusteko aukeria eukittia eta backstagien ibilttia. Gañea, organizaziñuak oso ondo tratau gau. Gañea Brant Bjork eta Misfits-eko Jerry Only be ezauketako aukeria euki geben!!!
Gaur, uztailak 6, aurkeztu dugu 3 mila bira diskoa Bilboko Kafe Antzokian. Horren gaineko albistea duzue albisteak atalean. Bideoa ere egin digute gure lagun Josu Txintxurreta Txin-ek eta Amagoia Lasagabasterrek.
Oraintxe atera dugu 3 mila bira disko berria. Hemen daukazue disko berriko bideoklipa:
2004ko iraila eta urria bitartean grapatu genuen Elgeako parke eolikoan eta Oñatiko Araotz auzoan, Kepa Aranburu eta Aitor Perosterenaren laguntzarekin. Muntaketa lanak, Irene Coll eta Kepa Aranburuk egin zituzten.